Lokalize da KDE softwarearen lokalizazio tresna, eta beste software aske eta iturburu irekidunena. Ordenagailu-bidezko itzulpen sistema orokorra (CAT) ere bada, OpenDocument fitxategiak (*.odt) itzultzeko erabili dezakezu. Barruan Translate-Toolkit erabiltzen da itzuli beharreko testua .odt-tik .xliff fitxategietara erauzteko eta itzulpenak atzera .odt fitxategietara bateratzeko.