Dolphin zure disko zurrun, USB memoria, SD txartel, eta gehiagoren edukian nabigatu eta arakatzen uzten dizun KDEren fitxategi-kudeatzailea da. Fitxategi eta karpetak sortzea, mugitzea, edo ezabatzea erraza eta azkarra da.
Dolphin-ek denbora aurreztuko dizuten produktibitate-ezaugarri ugari ditu. Fitxa anitzen eta ikuspegi zatituen ezaugarriek aldi berean karpeta anitz nabigatzen uzten dute, eta fitxategiak ikuspegien artean arrastatu eta jaregin ditzakezu haiek erraz mugitu edo kopiatzeko. Dolphin-en eskuin-klik laster-menuak, besteak beste, fitxategiak konprimatzeko, partekatzeko, eta bikoizteko ekintza azkarrak eskaintzen ditu. Zuk nahi dituzun ekintzak ere erants ditzakezu.
Dolphin oso arina da, baina, aldi berean, zure beharretara egoki dezakezu. Horrek esan nahi du fitxategien kudeaketa zuk nahi duzun modura egin dezakezula. Dolphin-ek hiru ikuspegi modu ezberdin onartzen ditu: fitxategi guztien sareta-ikuspegi klasiko bat, xehetasun gehiago dituen ikuspegi bat, eta zuhaitz-ikuspegi bat. Dolphin-en jokabide gehienak ere konfigura ditzakezu.
Dolphin-ek Interneteko hodei-zerbitzu askotako eta urruneko beste makina batzuetako fitxategi eta karpetak zure mahaigainean egongo balira bezala erakuts ditzake.
Dolphin-ek terminal bat ere badu, uneko karpetan komandoak erabiltzeko aukera ematen duena. Dolphin-en gaitasunak are gehiago hedatu ditzakezu zure lan egiteko modura egokitzeko plugin ahaltsuak erabiliz. Git bateratzeko plugina erabil dezakezu Git gordetegiekin elkarreragiteko, edo Nextcloud plugina zure fitxategiak lerroan sinkronizatzeko, eta askoz gehiago.