LabPlot, guztiontzako erabilgarri dagoen datuak irudikatzeko eta analizatzeko software ASKE, sorburu irekiko eta plataforma-anitzeko bat da.
LabPlot-ek grafikoak sortzeko, kudeatzeko eta editatzeko era erraz bat eskaintzen du. Grafikoak kalkulu-orri bateko datuekin edo kanpoko fitxategietatik inportatutako datuekin sortzeko aukera ematen dizu. Grafikoak hainbat pixel-mapa eta bektore-grafiko formatutara esportatu daitezke.