Kubrick, Rubik's Cube™ buru-hausgarrian oinarritutako joko bat da. Kuboaren neurria 2x2x2 eta 6x6x6 artekoa da, edo "adreilu" irregularrekin josta zaitezke, 5x3x2 esaterako, edo "tapizekin" 6x4x1 edo 2x2x1. Jokoak hainbat zailtasun mailako buru-hausgarrien hautapen bat dauka, baita eredu ederren erakusgarriak eta ebazpen mugimenduak. Zeure buru-hausgarria ere sor dezakezu.