KTurtle programatzen ikasteko programatzeko ingurune hezigarri bat da. Programatzeko tresna guztiak bere erabiltzaile interfazean eskaintzen ditu. Erabiltzen duen lengoaia TurtleScript da, hurrutitik Logo-n oinarritua nolabait. Komando eta mezu guztiak erabiltzailearen hizkuntzara itzulita daude. KTurtle-k berarekin dakartza sintaxi nabarmentze intuitibo bat, errore mezu sinpleak, irudiak marrazteko oihal integratua, eta laguntza integratua, kamera geldoa eta urratsez-urrats exekuzioa.