«Klickety» «Clickomania» jokoaren moldaketa bat da. «Same» jokoaren antzeko arauak ditu: zure helburua taula hustea da, taldeak deusezteko haietan klik eginez. Helburu orokorra ahalik puntu gutxien lortzea da. Trebetasun maila guztietarako entretenimendua eskainiko du, baina puntuazio benetan baxua lortu nahi baduzu, pentsamendu logikoan erronka bat izango da.