KHangMan urkatuaren joko ezagunean oinarritutako joko bat da. Sei urte edo gehiagoko haurrei zuzenduta dago. Jokoak hainbat hitz-kategoria ditu, adibidez: Animaliak (animaliei buruzko hitzak), eta hiru zailtasun-maila: Erraza, Ertaina eta Zaila. Hitz bat ausaz hautatzen da, letrak ezkutatzen dira, eta hitza asmatu behar duzu letrak banan-banan probatuz. Letra oker bat probatzen duzun bakoitzean, urkatu baten irudiaren zati bat marrazten da. Urkatu aurretik hitza asmatu behar duzu! 10 saiakera dituzu.