KGeography geografia ikasteko tresna bat da, herrialde batzuen banaketa politikoei buruz (banaketak, banaketa horien hiriburuak eta haien banderak halakorik badute).
Ezaugarriak:
Arakatu mapak bere banaketetan klik eginez haien izenak, hiriburuak eta banderak ikusteko
Jokoak mapa banaketa bat esaten dizu eta hartan klik egin behar duzu
Jokoak hiriburu bat esaten dizu eta zein banaketari dagokion asmatu behar duzu
Jokoak banaketa bat esaten dizu eta haren hiriburua asmatu behar duzu
Jokoak mapa banaketa baten bandera erakusten dizu eta bere izena asmatu behar duzu
Jokoak mapa banaketa bat esaten dizu eta bere bandera asmatu behar duzu
Jokoak mapa huts bat erakusten dizu eta zuk banaketak ipini behar dituzu banan-banan.