KDevelop garapen ingurune bateratu (IDE - «integrated development environment») bat da, askea eta sorburu irekikoa.
Hainbat programatzeko lengoaietarako editatzeko, nabigatzeko eta arazteko ezaugarriak ematen ditu, baita eraikitzeko eta bertsio-kontrol sistema anitzekin integrazioa ere, pluginetan oinarritutako arkitektura bat erabiliz.
KDevelopek sintaxi-azterketak egiteko bizkarraldekoak ditu C, C++ eta Javascript/QMLrako, kanpoko pluginen bidez gaitasun hau hedatu daiteke adib. PHP edo Python-era.