«KCachegrind», profil datuak irudikatzeko tresna bat da, programa baten exekuzioan denbora gehien
behar duten atalak zehazteko erabilia.
Ezaugarriak:
«KCachegrind»ek aplikazioen profilak (hots, exekuzio aldiko ezaugarriak) hainbat eratan irudikatzen
ditu, deien irudikapen grafikoak eta sorburu/desmihiztatzaile idatzoharrak barne.
«Calltree», «Valgrind»eko cache simulazio/dei aztarnari tresnak sortutako profilak zama ditzake.
Hortaz, profilatzeak ez du prestaketarik behar, liburutegi partekatuekin eta plugin arkitekturekin
moldatzen da, eta ez dio neurketari berari eragiten.
OProfile, Perl, eta PHP bihurtzeko gidoiak.
Irudikapen antolaera anizkoitzen artean aldatzea.
Deien grafikoa irudi gisa esportatu daiteke (PNG).
Dei eta idatzohar ikuspegietan 2 gertakari aldi berean azaltzea