«Kanagram» hitzen anagramatan oinarritutako joko bat da: jokoa ebatzi da nahastutako hitzaren letrak, atzera, hurrenkera zuzenean ipintzen direnean. Ez dago hitza ebazteko mugarik, ez denbora aldetik, ez eta saiakera kopuruan ere. Barneratutako hitz zerrenda batzuk ditu, zehar-esan eta amarru laguntza sistema bat, hitz-zerrenda editore bat, eta hitz-zerrendak «KNewStuff» bidez eguneratu eta banatzen uzten du. Interfazea eskalagarria da, haurrentzako egokia.