Ikono esploratzaileak artista eta garatzaileei ikonoak aurre-ikusi eta hautatzen uzten die. Ikono esploratzailea ikonoak aplikazioan izango luketen itxura zehatzarekin errendatzen saiatzen da. Kategoria eta izenean oinarrituz iragaztea eskaintzen du. Ikono esploratzailea ez da helburu orokorreko tresna bat, artista eta garatzaileen erabilera-kasuetara bideratua dago. Ikono esploratzaileak, ikono hautatzaile gisa erabilia izateko, «Kate» eta «KDevelop»erako plugin bat ere ematen du.