Dragon Player bideo jotzaile bat da, ezaugarrietan baino sinpletasunean arreta jartzen duena. Bere interfaze erabilerraza zuri trabarik ez egiteko, eta besterik gabe zure fitxategiak eta korronteak jotzeko diseinatuta dago.
Ezaugarriak:
Egin klik jotzeko edo etenaldirako, eta egin klik bikoitza pantaila-osoko moduan sartzeko edo irteteko.
Aukeratu azpidatzien hizkuntza, eta zure hizkuntzarako egokia dena automatikoki zamatu, ahal bada.