SpeedCrunch zehaztasun handiko kalkulagailu zientifiko azkarra da. Sintaxia nabarmenduta duen bistaratze korritzailea dauka, eta teklatu bidez erabat erabiltzeko diseinatuta dago.
Matematika-funtzio integratu ugari ditu, eta eginbide aurreratuak onartzen ditu, hala nola erabiltzaileak definitutako funtzioak, zenbaki konplexuak eta unitate-bihurketak. Hori guztia erabiltzaile-interfaze sinple baina indartsu batekin uztartzen da, emaitzen aurrebista berehalakoa, sintaxi-nabarmendua eta osatze automatikoa eskainiz.
SpeedCrunch hainbat plataformatarako eskuragarri dago, hizkuntza ugaritan.