Calligra bulegotika eta grafikoen suite bat da. Testua prozesatzeko, kalkulu-orriak, aurkezpen eta bektore-grafikoak ditu.
Words, testu-prozesatzaile eta argitaratzeko mahaigaineko aplikazio intuitibo bat da. Hori erabiliz, dokumentu informatibo eta erakargarriak sor ditzakezu, erraz eta aise.
Calligra Sheets, kalkulatzeko tresna eta kalkulu-orri tresna guztiz funtzional bat da. Erabil ezazu negozioarekin lotutako hainbat kalkulu-orri azkar sortzeko eta kalkulatzeko, hala nola, diru-sarrerak eta gastuak, enplegatuen lanorduak, etab.
«Calligra Stage» erabiltzeko erraza eta aldi berean malgua den aurkezpen aplikazio bat da. Erraz sor ditzakezu era askotako elementuak dituzten aurkezpenak, grafikoak nahiz testua, diagramak nahiz irudiak. «Calligra Stage» plugin sistema baten bidez heda daiteke, horregatik erraza da efektu berriak, eduki-elementu berriak edo baita zure aurkezpenak kudeatzeko era berriak gehitzea. «Calligra»rekiko integrazioaren ondorioz, «Calligra»ko eduki elementuen gaitasun eta malgutasun guztia «Stage»n erabilgarri daude.
Karbon, marrazketa bektorialeko aplikazio bat da, erabiltzen erraza den erabiltzaile-interfaze bat, norbere gustura oso egokigarria, duena. Hori dela eta, Karbon bikaina da grafiko bektorialen mundua esploratzen hasitako erabiltzaileentzat, baita arte bektorial txundigarriak sortu nahi dituzten artistentzat ere.