Grafiko bektorialen editore libre eta kode irekikoa. Eginbideen multzo handia eskaintzen du eta oso erabilia da ilustrazio artistikoak eta teknikoak sortzeko. Komikoak, klip-artea, logoak, tipografia, diagramak eta fluxu-diagramak sortzeko erabiltzen da.
Grafiko bektorialak erabiltzen ditu mugarik gabeko bereizmena duten inprimatze eta errendatze garbiak sortzeko. Grafiko horiek ez dauzkate pixelen mugarik, raster grafikoek bezala. Inkscapek web-nabigatzaile askok ere onartzen duten SVG fitxategi-formatu estandarra darabil formatu nagusi gisa.
Inkscapek SVG ezaugarri aurreratu anitz onartzen ditu (markatzaileak, klonak, alfa nahastea,e tab.) eta interfaze aratza diseinatzeko arreta handia jarri da. Erraza da nodoak editatzea, bideen eragiketa konplexuak gauzatzea, bit-mapak trazatzea eta askoz eragiketa gehiago egitea. Erabiltzaileen eta garatzaileen komunitate biziari eusten ere saiatzen gara, komunitateari zuzendutako garapen irekia erabilita.
Inkscape 1.4.4