Sound Juicer CDetatik musika erauzteko tresna erraz eta sinplea da. Audioko disko trinkoetatik audioa erauzi daiteke eta ordenagailuak ulertuko eta erreproduzituko duen audio-fitxategi bihurtu. Sound Juicer aplikazioak CDtik zuzenean erreproduzitu ditzake audio-pistak, eta horrek aukera ematen du musika erauzi baino lehen CDa aurreikusteko.
Sound Juicer erabilerraza izateko eta erabiltzaileak gauza gutxi egin behar izateko diseinatua dago. Sound Juicer abiarazten denean, CDa unitatea aztertzen du eta audio-pistei buruzko informazioa aurkitzen saiatzen da. Horretarako, doan erabil daitekeen MusicBrainz zerbitzua erabiltzen du.
Bugs fixed:
Translations: