Shotwell erraz erabiltzen den argazki-antolatzaile azkarra da, GNOME mahaigainerako diseinatu dena. Argazkiak kameratik edo diskotik inportatzen ditu, dataren eta gaiaren arabera antolatzen ditu eta puntuazioen bidez ere ordenatzen ditu. Argazkien oinarrizko edizioa eskaintzen du: mozketa, begi gorrien zuzenketa, koloreen doikuntzak eta argazkia zuzentzea. Shotwellen argazki-editorea ez da suntsikorra eta ez ditu zure jatorrizko argazkiak aldatzen eta, hortaz, erraza da aldaketa desberdinak probatzea eta erroreak zuzentzea.
Prest daudenean, Shotwell aplikazioak zenbait webgunetara igo ditzake zure argazkiak: Flickr, Google Photos eta beste hainbat.
Shotwellek JPEG, PNG, TIFF eta hainbat RAW fitxategi-formatu onartzen ditu.