Erortzen diren blokeen joko errusiar ospetsu batean oinarrituta dago Quadrapassel. Biratu eta kokatu blokeak erortzen ari diren heinean, eta saiatu elkarrekin doi daitezela. Errenkada horizontal bat osatzean errenkada desagertzen da, eta puntuak lortzen dituzu. Blokeak pila batean goraino iristen direnean amaitzen da jokoa. Zenbat eta puntuazio altuagoa eduki, orduan eta altuagoa izango da maila eta blokeak azkarrago eroriko dira.
Erronka bila bazabiltza, Quadrapassel-ek blokeen hasierako abiadura handiagotzea baimentzen dizu, edo errenkada batzuetan bloke zatiekin has dezakezu jokoa. Edo, blokeak ausaz erortzea utzi ordez, blokeak hauta ditzake leku egokietan jartzea zailtzeko.