Kontrolatu zizare bat opariak jan eta handiago bihurtzeko. Gainditu zizare etsaiak sagarrak eta bananak jaten dituzun bitartean zure luzera handiagotzeko. Zizare bakoitzak sei bizitza ditu eta bat galtzen du paretaren, beste zizare baten edo bere buruaren aurka talka egitean. Zizare etsaiak zu bezalaxe gainordainen atzetik dabiltza, kontu ibili beraz. Zizareak luzeegiak badira ez duzu leku handirik izango mugitzeko.
Zailtasuna handiagotzen duten 26 maila desberdinetako bidaia da. Hasierako mailak pareta gutxi batzuekin daude, baina ondorengoetan lekuak estutzen dira eta telegarraioak gauzak interesgarriagoak egiten dituzte.
Jokatu zizareak diren bost etsairen kontra, edo partekatu teklatua lagun batekin jokatzeko.