Monitorizatu PUZaren, memoriaren, diskoaren, sarearen eta GPUaren erabilerak, estatistika hauek aplikazioka eta prozesuka xehatzeko aukerarekin
Eginbideak:
- Monitorizatu PUZaren erabilera, orokorrean eta hari bakoitzeko
- Ikusi sistemaren prozesu, hari eta kontroladore kopuruak, denbora aktiboa, ordulariaren abiadura (oinarrikoa eta unekoa), cache tamainak
- Monitorizatu RAM eta trukatze-espazioaren erabilera
- Ikusi sistemak egiten duen memoriaren erabileraren banaketa
- Monitorizatu disko erabilera eta transferentzia tasak
- Monitorizatu sarearen erabilera eta transferentzia abiadurak
- Ikusi sareko interfazeen informazioa, hala nola sareko txartelaren izena, konexio mota (Wi-Fi edo Ethernet), haririk gabeko abiadura eta maiztasuna, hardware helbidea, IP helbidea
- Monitorizatu GPUaren erabilera orokorra, bideo kodetze/deskodetze erabilera, memoriaren erabilera eta energia kontsumoa, NVTOP proiektu ezagunari esker
- Monitorizatu sistemako haizagailuak
- Ikusi baliabideen erabilera xehatua, aplikazio eta prozesuka
- Laburpen ikuspegi minimizatua eskuragarri dago monitorizatze sinplea egiteko
- Hardware azelerazio bidezko errendatzea darabil grafiko guztientzako, PUZaren eta bestelako baliabideen erabilera murrizteko
- GTK4 eta Libadwaita darabilzki
- Rust erabilita idatzia
Mugak (arazo hauei konponbidea emateko lanean gabiltza):
- Intelen GPU monitorizatzeak Broadwell edo GPU berriagoak soilik onartzen ditu; ez du VRAM, energia edo tenperatura monitorizatzeko sostengurik
- Linux Mint/Cinnamon erabiltzean, baliteke abiarazitako aplikazioak ez azaltzea "Aplikazioak" atalean (Upstream issue: https://github.com/linuxmint/cinnamon/issues/12015)
Iruzkinak, iradokizunak, arazoen txostenak eta ekarpenak gogo onez jasotzen ditugu