Constrict aplikazioak bideoak konprimatzen ditu nahi duzun fitxategi-tamainara iritsi arte — erabilgarria da fitxategi-tamainaren muga jakin bat duten zerbitzuetara bideoak kargatzeko. Ez duzu berriro lineako zerbitzurik erabili beharko bideoak konprimatzeko, eta ezta eskuz "proba eta errorea"metodorik erabili beharko ere.
Eginbideak:
Aplikazioa saiatuko da ikus-entzunezkoaren kalitaterik gehiena mantentzen nahi den fitxategi-tamainarako. Hala ere, tamaina asko murriztu nahi bada, irteerako fitxategiak kalitatea nabarmen galdu dezake, eta batzuetan konprimatzea ezinezkoa da. Prozesatze osoa lokalean egiten denez, abiadura zure hardwareak ahal duen azkarrena izango da.