Elastic aplikazioaren bidez, malgukien fisikan oinarritutako animazioak diseinatu eta esportatu daitezke, libadwaita liburutegiarekin erabili ahal izateko.
Eginbideak:
Lekuz aldatzeak, biratzeak eta eskalatzeak aurrez ikustea.
Animazioaren kurba eta iraupena grafo batean ikustea.
Helduleku bat arrastatzea malgukien fisikaren bidez hura bere tokira nola itzultzen den ikusteko.
C, JavaScript, Phyton, Vala edo Rust kodea esportatzea.